astronomia

Gaur be aterako dau teleskopioa Carlos de Pradok Lemoan

Asier Abrisketa 2023ko abu. 10a, 10:13
Carlos de Prado teleskopioagaz.

Gaur gauean, 22:30etik aurrera, de Pradok Arlonagusia zelaiko aparkalekuan ipiniko dau teleskopioa, lemoaztarrei konstelazinoak hurbilduteko.

Martitzenean Agrupación Astronomica de Madrid Sur alkarteko Carlos de Pradok, Gerardo Manzanedo lehengusu lemoaztarra daukala-ta, eguzki-teleskopioa ipini eban Lemoako ugerlekuetako sarreran. Jente ugari hurbildu zan eguzkia ikustera, ugerlekurako bidean. Holan, gauean be teleskopioa ateratea ebatzi dau. Beraz gaur, hilak 10, 22:30etarako egin dau deialdia Arlonagusia futbol zelaiko aparkalekuan.

De Pradoren teleskopioagaz eta bere azalpenakaz, hurreratuten diranek gaueko zerua hurbiletik ezetuteko aukerea izango dabe. Eguzki sistemako planeta eta ilargiak, izarrak eta konstelazinoak ikusteko aukerea izango da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!