astronomia

Eguzkia teleskopio bategaz ikusteko aukerea egongo da bihar Lemoan

Asier Abrisketa 2023ko abu. 7a, 17:20
Argazkia: NASA.

Abuztuaren 8an, 11:00etan hasi eta 13:30era arte, eguzkia begituteko teleskopio bat ipiniko da Lemoako eskolako patioan.

Martitzenean, hilak 8,  Agrupación Astronomica de Madrid Sur Carlos de Pradok eta Gerardo Manzanedok, astronomia postu bat ipiniko dabe Lemoako eskoletako patioan. Goizez, 11:00etatik 13:30era, pasau ahalko da jentea eguzki-teleskopioagaz astro erregea ikustera. Izan be, teleskopio berezi honeek argitasuna kontroletako aukerea emoten dabe, eguzkia, bere gar eta orbanak aurrez aurre ikus ahal izateko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!