sexu-erasoa

Andra batek sexu-erasoa salatu dau Lemoan

Asier Abrisketa 2023ko abu. 7a, 08:56

2022an gau giroan gertatutako sexu-eraso baten kontrako alkarretaratzean Lemoan.

Gaur, hilak 7, 19:30ean Lemoako Udalak udaletxean elkarretaratze instituzional isila egitera deitu ditu herritarrak.

Lemoako Udalak, idatzi baten bitartez jakinarazo dau andra batek salatu dauala, "oin dala egun gitxi herriko etxebizitza batean jasandako sexu-erasoa". Hau ikusita, udal talde biek adierazpen instituzional bat eta elkarretaratze bat adostu dabe. Elkarretaratze isila gaur, hilak 7, egindo da udaletxean bertan, 19:30etik aurrera.

Adierazpen instituzionalean, Udalak "gaitzespenik sendoena" agertu dau gertakari honen aurrean eta alkartasun osoa adierazo deutso sexu-erasoa jasandako andreari. Horrezaz gain, indarkeria erabilten dauanaren erantzukizuna azpimarratu dau Udalak. Holan, "bardintasun eta errespetu balioetan oinarritutako gizarte baten" norabidean lan egiteko konpromisoa agertu dau.

Image

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!