jaiak

Gaur hasiko dira lemoaztarrak herriko jaietarako berotuten

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 27a, 11:26

Gaur herri afaria egingo da txosnagunean eta bihar, Ganzabal Mendi Taldeko kideek txupina botateagaz batera hasiko dira lau eguneko jaiak.

Gaur jaietarako motorrak berotuteko eguna izango da Lemoan. 19:00etatik 20:00etara, biharko Mozorro Lehiaketarako izena emon behar da eta gero, herri afaria egingo da txosnagunean. Halanda be, jai ofizialak bihar hasiko dira, mende erdia bete dauan Ganzabal Mendi Taldeak txupina bota orduko. Urtero lez, kuadrillak mozorrotuta urtengo dira, buruhandi eta gaiteroakaz, udaletxetik Elizondorantza eta bertan egingo dira ekintza gehienak hurrengo lau egunetan.

Garagarrilak 28, barikua
  • 18:30ean, jaietako kartelen erakusketea udaletxeko plazan.
  • 19:00etan, jai hasikerako txupina eta Jaietako Kartel Lehiaketako sari banaketea udaletxeko plazan.
  • Ostean, kalejirea, mozorrotutako jentea, buruhandi eta gaiteroakaz, Elizondoraino. Han Mozorro Lehiaketako sari banaketea.
  • 21:00etan, 18 urtetik beherakoentzako kuadrillen afaria kiroldegian.
  • 23:30ean, kontzertua eta erromeria, Zelanda eta Beranduegi taldeakaz Elizondon.
Garagarrilak 29, zapatua: Kuadrilla Eguna
  • 11:00etan, umeentzako jolas parkea eskolako patioan.
  • 13:30ean, apar jaia eskolako patioan.
  • 13:30ean, Paella, Tortilla eta Gisadu Lehiaketetako aurkezpena eskolako patioan. Ondoren herri bazkaria.
  • 17:00etan, Elkartrukeko gazteek antolatutako tailerrak eta jolasak eskolako patioan.
  • 17:00etan, jubiladu alkarteak antolatuta, Mus eta Briska Txapelketak jubiladuen tabernan.
  • 17:00etatik 18:00etara, playback-ean parte hartuteko izen-emotea jubiladuen tabernan.
  • 22:00etan, ume eta nagusien Playback Lehiaketea Elizondon.
  • 23:00etan, kontzertuak: Zeinke, Su Ta Gar eta dj Bull.
  • Goizaldean kopaua Elizondon.
Garagarrilak 30, domekea: Umeen Eguna
  • 13:00etan, Tio Teronen semeak-en Festamentua ikuskizuna Elizondoko Kulturguneko plazan.
  • Arrastian ekintzak txosnagunean.
  • 19:00etan, Eusko Labela daukan oilasko pintxo dastaketea txosnagunean. Jasotako dirua Hego Euskal Herriko etxebizitza sindikatuen sarerako izango da.
  • 22:00etan kontzertuak Elizondon: Pagasarri Ska All Stars, Los Zopilotes Txirriaos eta Junapu.
Garagarrilak 31, astelehena: San Inazio Eguna
  • 11:30ean, XXV. Artisautza Azokea Atxeta taberna ondoko plazan.
  • 12:00etan, mezea San Inazio baselizan. Ostean Durundi Barri Dantza Taldeko ekitaldia San Inazio plazan.
  • 12:00etatik 13:00etara, baserritarrez jantzita doazenei txartel banaketea plazan taloa eskuratzeko.
  • 18:00etan, dj Kaktus Bihurriak gara San Inazio plazan.
  • 19:00etan, Bola Txapelketea 18 urtetik beherakoentzat.
  • 19:30ean, Bola Txapelketea 18 urtetik gorakoentzat.
  • Ondoren Garsu erre San Inazio plazan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!