MENDIA

Zabaldu da VII. Lemoatx Trail-erako izen-emotea

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 17a, 10:09

Onditz Iturbe, 2021eko Lemoatx Trail-ean // Ganzabal Mendi Taldea.

Zemendiaren 19an izango dira mendi martxa eta lasterketak. Izen-emotea, buscametas.com webgunean egin daiteke gaurtik aurrera.

Ganzabal Mendi Taldeak zazpigarrenez antolatu da Lemoatx Trail, mendi-lasterketa zein martxa bina egongo dira zemendiaren 19an. Urtero lez Lemoa, Belatxikieta eta Lemoatx artean izango da ibilbidea, lasterketa laburrak Belatxikieta eta martxa laburrak Lemoatx bakarrik zapalduko dabelarik. Edozein kasutarako, gaur zabaldu da buscametas.com webgunean inskripzinoak egiteko aukerea.

Izen-emotea urri bigarrenaren 3a baino arinago egitea gomendau dabe, kamisetearen neurria bermatuta eukiteko. Federatuta ez dagoanak, bost euro gehiago ordaindu beharko ditu. Aukerak lau dira: lasterketa nagusia (24,2 kilometro eta +1.300 metroko desnibela), lasterketa laburra (16,4 kilometro eta +910 metroko desnibela), martxa nagusia (24,2 kilometro eta +1.300 metroko desnibela) eta martxa familiarra (8,3 kilometro eta +410 metroko desnibela).

 

May be an image of 2 pertsona eta testua

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!