jaiak

Salgai dagoz Lemoako jaietako Herri Afarirako txartelak

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 14a, 11:25

Udaletxean, garagarrilaren 21era arte erosi daitekez hilaren 27an egingo dan bazkarirako txartelak, zortzi eurotan.

Aurten be, bigarrenez, Herri Afaria egingo dabe lemoaztarrek herriko jaietan. Garagarrilaren 27an, txupinazoaren aurreko egunean, txosnagunean izango da afari herrikoia. Afaldu eta gero, Bingoa jokatuko da. Beraz, antolatzaileek bakotxak bere boligrafoa eroateko eskaerea egin dabe. Txartelak zortzi euroren truke lortu daitekez udaletxean, datorren barikura arte. Horrezaz gain, hilaren 27an be, hurrengo eguneko Mozorro Lehiaketarako izen-emotea zabalik egongo da txosnagunean, 20:00etatik aurrera.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!