Aurten be, Eusko Jaurlaritzaren Auzolandegiak programearen bitartez, 1937an Lemoatxan egin zan batailako lubakietan lanean egongo dira hogei gazte inguru. Domekan helduko dira eta herria zein Gerra Zibileko gertakizunak ezetu ostean, lubakiok txukundu eta musealizauko ditue. Oingoan be, zakuak ipiniko dira baina zementu gogorrago bategaz, zakua apurtuten danerako, zementua haren formeagaz geldituteko. Izan be, oin dala urte batzuk zakuak ipini ziran, baina oiho zementuagaz ez eben askorik iraun. "Atzenaldian metodo hori dabiz erabilten", dino Pablo Rodriguez udal teknikariak.
Gazte honeek, martitzenean hasiko dabe lan gogorra. Izan be, domekan herriko memoria historikoaren proiektua ezetuko dabe eta astelehenean, Lemoatxa 1937 PR-BI 56-a egin. Auzolandegi honetan parte hartzean daben gazte asko Historia ikasleak dirala eta asko dakiela dino Rodriguezek. Goizez egongo dira lanean eta arrasti zein astegoienetan, txangoak eta ekintzak egingo dabez, herrian zein herritik kanpo.