auzoak

Tallerreta eta Lemorietako jaiak ospatuko dira zapatuan

Asier Abrisketa 2023ko uztailaren 11

Pablo Runtogether // Instagram: @pantxrecords

Eguerdian txupina botateagaz hasiko da egun osoko jaia. Musikea, bazkaria, Gilda Txapelketea eta oilasko errea egongo dira egunez, eta gauean, dj-a Bikandin.

Tallemorietako Jai Batzordeak antolatuta, egun osoko jaia egongo da Tallerreta eta Lemorieta artean oingo zapatuan, hilak 15. Jaia, Atutxetik eguerdian botako dan txupinagaz batera hasiko da, auzotik egingo dan kalejireagaz. Eguerdian, musikea jarraituten helduko dira auzotarrak herri bazkarira. Txartelak Bikandi tabernan lortu daitekez, sei eurotan.

Bazkaldu ostean, Bilbao Anaiak-en erromeriak girotuko dau arrastia eta gainera, Gilda Txapelketea egongo da jokoan. Ez dago araurik gildak egiterako orduan, estiloa librea izango da. Iluntzean ostera, 20:00etan, oilaskoa erreko da eta gauez, Bikandira mobiduko da jaia. Pablo Runtogether dj lemoaztarrak ipiniko dau musikea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!