"Jente guztiarentzako zabalik, gogoak eta oinetako erosoak baino ez dira behar!"
Lemoako Udalak antolatuta, barikuan, hilak 7, Bilboko Little Harlem swing eskolako irakasleek Swing Dance tailerra emongo dabe Kotxepinen, 19:00etatik aurrera. Oinarrizko mobimentuak erakutsiko dabez, zehazki, Lindy Hop eta Solo Jazz estilokoak; swing garaiteko jantza afroamerikar ezagunetarikoak. Ordu batez, pausu nagusiak ikasi ostean, honeek praktikan ipinteko jantzaldi soziala be egingo da. Saio hau debaldezkoa da eta ez da izena aldez aurretik emon beharko.