nekazaritzea

Bizkaiko Ardi Txakur Txapelketea jokatuko da zapatuan Lemoan

Asier Abrisketa 2023ko uztailaren 4a

Zortzi txakur, zortzi artzainen aginduetara egongo dira artaldea artegira eroaten, edo saiatuten.

Zapatuan, hilak 8, 18:00etatik aurrera jokatuko da da Bizkaiko Ardi Txakur Txapelketea, Elizondo auzo lemoaztarreko landatan. Zortzi txakur, zortzi artzainen aginduetara egongo dira artaldea artegira eroaten, edo saiatuten. Pello Segurolak, Mikel Aispuruak eta Asier Dacostak epaituko ditue proba biak. Lehenengoan, txakurrek artaldea zirkuitu antzeko batetik gidatu behar dabe eta bigarren proban, artaldea eskortara sartu beharko dabe txakurrek eta gero atera, txakurra barruan geldituta.

Lehian izango dira Bittor Bengoetxea galdakaoztarra Izar txakurragaz; Inazio Irakulis eta Beltz txakurra Etxanon entrenetan dabenak; JR Azkargorta, Bat izeneko txakurragaz; Markina-Xemeingo Igor Elordi eta Lagun; Izurtzako Juanjo Garate eta Tina txakurra; Jon Olibares Bizi-Joli txakurragaz; Mikel Pagazaurtundua Lay txakurragaz eta "Alfon", Lagunegaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!