etxebizitza

Eguenean amaituko da Lemoako gazteen emantzipazinorako laguntzak eskatuteko epea

Asier Abrisketa 2023ko eka. 27a, 11:15

Lemoan pisua alokatuta daukien 18 eta 35 urte bitarteko gazteek eskatu ahal dabe laguntzea; aurrekontua, 8.000 eurokoa da.

Aurten be, Lemoako Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazinoa bultzatzeko diru-laguntzak emongo ditu. Honeek jasoteko, izena emon behar da aldez aurretik eta bagilaren 29a da atzen eguna. Oinarrien eta deialdiaren informazino zehatz guztia lemoa.net webgunean dago eta eskaria egiteko, norberaren datuak jasoteko dokumentua bete eta bialdu behar da.

Oinarri nagusiak dira pisua Lemoan egotea eta honen alokairua, gehienez be, 700 eurokoa izatea. Beste alde batetik, kontratua Bizilagunen erregistrauta egon behar da eta gitxienez, urtebetekoa izan behar da. Gainera, jaube eta maiztarraren artean ezin da familia loturarik egon.

Guztira, 8.000 euroko aurrekontua dauka Udalak laguntzarako eta eskaria egiten dauan norbanakoaren diru-sarreren arabera, hiru tarte dagoz: lehen tartea 3.000-9.000 euro bitarteko diru-sarrerak dabezan pertsonentzat (hileko alokairuaren % 50 eta gehienez 300 euro); bigarren tartea 9.001etik 18.000 eurora artekoa (hileko alokairuaren % 40 eta gehienez 240 euro); eta atzen tartea, 18.001 eurotik 25.000 eurora artekoa (hileko alokairuaren % 30, eta gehienez 180 euro).

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!