ZARATA Hodei Arrastoak sortako audiogida bat da, LGTBIQ+ kolektiboaren inguruko hamar istorio batzean dauzana, bakotxa, kolektiboaren parte dan euskal artista batek kontauta. Holan, bihar arrastian, 17:00ak eta 21:00ak artean Kotxepin Kultur Etxean egongo dira entzungai istorioak. Bakotxaren telefono mogikorragaz, QR kodeen bitartez entzun ahalko dira istorioak euskeraz zein gazteleraz. Guztira, 45 minutu inguruko esperientzia da.
Arrastoak adierazo dauanez, kolektiboa ikusarazotea da ZARATAren helburua: "LGBTI+ kolektiboaren parte naz eta kolektiboaren ikusgarritasuna herriz herri areagotzea neban buruan". Holan, Arrastoak sortutako istorio bakotxak kolektiboaren aurpegietako bat erakusten dau: galderak, maricón terminoa, bisexualidadea, sexualizazinoa, uzki-sexuaren estigmak...