Jai Batzordeak antolatutako Lemoako Futbito Txapelketea aurten be jokatuko da. Garagarrilaren 9an hasiko dira partiduak eta jaien hasikereagaz amaituko da txapelketea, garagarrilaren 27an. Ohikoa danez, kiroldegi barruko kantxan jokatuko da txapelketea. Talde guztietako taldekideek izan beharko dabez hamazazpi urte edo gehiago eta izen-emotea hilaren 18tik dago zabalik kiroladegiko harreran. Taldeak txapelketan inskribiduteko atzen eguna bagilaren 30a da, barikua.