Antzerkia

Kurso amaierako jaia ospatuko da bihar Lemoako eskolan

Asier Abrisketa 2023ko ekainaren 20a

Kantu Kolore konpainiak Peru Krokodiloa ikuskizuna taularatuko dau ikastetxeko aterpean, 18:30ean. Gero, txokolatea zerbitzauko dau Guraso Elkarteak.

Amaitzear dago 2022-2023 ikasturtea eta Lemoan, eskola-umeentzako eta familientzako kurso amaierako jaia egingo da bagilaren 21ean, arrastiz. Hasteko, 18:30ean Kantu Kolore konpainiaren Peru Krokodiloa ikuskizun musikala taularatuko da eta gero, txokolate beroa zerbitzauko da hurreratutakoen artean, Guraso Elkartearen eskutik.

Peru Krokodiloa antzerkiaren bitartez, solidaridadea, adiskidetasuna eta errespetua buztartzen ditu Kantu Kolorek, taldearen kanta ospetsuenak oinarri hartuta. Holan, abesti eta koreografia barrien bitartez bai haurrak bai helduak ipiniko dabez jantzan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!