Jantza ikuskizuna Lemoan

Bea Azpiri 2023ko ekainaren 16a

Bagilaren 17an, 20:00etan, Neri(h)ari jantza konpainiak Nunavut jantza ikuskizuna eskainiko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean.

Neri(h)ariren proposamen eszeniko hibridoa da Nunavut, ipuin kontaketak abiapuntutzat hartuta, jantza garaikidea, soinu artea, antzerki fisikoa eta arte plastikoak batzean dituana. Nunavut Kanada iparraldeko lurralde bat da. Izenak "gure indarra" edo "gure lurra" esan gura dau inuiten hizkuntzan. Nunavut ikuskizuna, lurralde utopiko bat eregiteko saiakerea da, uniberso oniriko bat.

Myriam Perez Casabon da lan honen zuzendari artistikoa eta Olaia Valle, Nerea Gurrutxaga edo Leire Otamendi eta Idoia Hernandez edo Peru Galbete, interpreteak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!