Lemoan izango da Nhil taldea barikuan

Bea Azpiri 2023ko eka. 7a, 10:22

Barikuan, hilak 9, 20:00etan, Nhil taldeak Bizi bagina bezala diskoa aurkeztuteko kontzertua eskainiko dau Kotxepin Kultur Etxean.

Pop, soul eta funk estiloko 9 abesti batzean dira Bizi bagina bezala diskoan, hiru euskeraz eta sei ingelesez. Taldearen bigarren diskoa da; lehenengoa, Aztarnak izenekoa, 2020an kaleratu eben. 

Nhil taldea Aramaioko (Araba), Eskoriatzako (Gipuzkoa), Arrasateko (Gipuzkoa) eta Aretxabaletako (Gipuzkoa) sei musikarik osotuten dabe: Sara Alonso abeslari eta piano-joleak, Beñat Arrieta gitarra-joleak, Asel Errasti bateria-joleak, Xabi Zuazabeitia baju-jotzaileak, Lia Garai saxofoi-joleak eta Aitor Ruiz de Austri tronboi-joleak. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!