euskal jaia

Zapatuan, euskal jaia egingo dabe Lemoan

Bea Azpiri 2023ko eka. 2a, 12:38
NKT Nafarroa Kanta Taldeko kideak.

Aurtengo Lemoako Euskal Jaian, musikea izango da protagonistea; izan be, poteo musikatuagaz hasi, herri bazkariagaz eta bazkaloste musikatuagaz jarraitu eta Elkartrukeko gazteen afari salmenteagaz amaituko da jaia iluntzean.

Zapatuan, hilak 3, 13:00etan, abiatuko da Jubiladuen tabernatik poteo musikatua Zornotzako Triki-Piu-Band taldeagaz. Ostean, bazkari herrikoia egingo da udaletxeko plazan. Bazkalostean, barriro be, euskal musikeak hartuko dau protagonismoa, euskal kantutegian oinarritutako NKT Nafarroa Kanta Taldeagaz, udaletxeko plazan. 19:30etik aurrera, Elkartruke proiektuan parte hartzean daben gazteek afariak salduko dabez.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!