umeak

Perli eta Koxkolok 'Abentura zirarragarria' taularatuko dabe Lemoako Kotxepin Kultur Etxean

Bea Azpiri 2023ko mai. 30a, 17:10

Eguaztenean, hilak 31, 18:30ean, Abentura zirarragarria ipuin kontaketea eta antzezlan musikatua buztartzen dituan 4 eta 7 urte bitarteko umeentzako ikuskizuna egongo da ikusgai Kotxepin Kultur Etxean.

Antton Aranburu eta Lore Ibarguren aktoreek, musikeagaz eta jantzeagaz lagunduta, aniztasuna, parekidetasuna eta ekologiaren alde be egingo dabe, literaturari gorazarre egiten deutsan lan honetan. Izan be, abentura liburuei egiten deutsee omenaldia Perlik eta Koxkolok Abentura ziragarria antzezlanean.

Besteak beste, Verne, Stevenson eta Defoeren abentura liburuei, hain zuzen be. "Abenturaz beteriko ipuin musikal dibertigarria, alkar hobeto ezetuten eta gehiago maitatzen ikasteko da. "Haurren irudimena biztuko dogu eta familia giroan primeran pasauko dogu" dinoe euren webgunean. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!