pailazoak

Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoak egongo dira Lemoan barikuan

Bea Azpiri 2023ko mai. 25a, 09:30

Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoek, 3, 2, 1... eskolara goaz! ikuskizuna ekarriko dabe Lemoako Kotxepin Kultur Etxera, barikuan 18:30ean.

Kurkuluxetan Kultur Elkarteko pailazoek eskolako lehenengo eguna kontetan dabe 3 urteko umeentzako gomendatuta dagoan ikuskizun honetan: zertan ibilten diran jolaslekuan, musika klasean zein gorputz hezkuntzako klasean zer egiten daben hiru personaia honeek, ikusiko dabe bertaratutakoek. Olgau eta jantzan eta kantuan be egingo dabe pailazoek eta, eurekaz batera, publikoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!