auzoak

Larrabeiti auzoko jaiak ospatuko dira zapatuan

Asier Abrisketa 2023ko mai. 24a, 11:50
Argazkia: Geuria.eus

Txupina goizez bota ostean hamaiketakoa, Igel Txapelketea, auzo bazkaria, karta-jokoak eta musikea egongo dira Lemoako auzoan.

Zapatuan, maiatzak 27, Lemoako Larrabeiti auzoko jaiak ospatuko ditue egun osoan zehar. Jaia goizeko 10:00etan hasiko da txupina bota orduko eta iluntzeraino egongo dira auzotarrak jai giroan. Hasteko txistorrea, urdaia eta gaztaia zerbitzauko da hurreratuten diranan artean hamaiketakoa egiteko eta eguerdian, 13:00etan, Igel Txapelketea jokatuko da.

Auzo bazkaria 15:00etan hasiko da eta bazkalostean egongo dira karta-jokoak. Briska eta Mus Txapelketak jokatuko dira 17:00etatik aurrera. Amaiatuteko, 18:00etan musikea ipini eta jantzan amaituko dabez auzotarrek Larrabeitiko aurtengo jaiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!