gertaerak

Gerra Zibileko lehergailu bi agertu ziran Lemoan domekan

Asier Abrisketa 2023ko mai. 23a, 11:30

Ertzaintzako Lehergailuak Indargabetzeko Unitateak modu kontrolauan lehertu ebezan 44 kiloko artilleriako jaurtigai bat eta espoleta bat, lekuan bertan.

Ertzaintzak jakinarazo dauanez domekan, Lemoatxeko lubaki gunearen eta kanposantuaren artean, banako batek abisua emon eban, metal-detektagailu bategaz ebilela lehergailu posible bat topau ebalako. Holan, Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko adituak hurbildu ziran eta ikusi ebenez, Gerra Zibil garaiko 155mm-ko eta 44 kilogramoko artilleriako jaurtigai bat eta 114mm-ko perkusino-espoleta bat egoazan lurperatuta.

Lehergailu biak "egoera nahiko txarrean" egoazala azaldu dau Ertzaintzak eta beraz, adituek lekuan beran leherrarazo ebezan. Lemoatxako batailatik 87 urte pasau diran arren, posibleena da oindino be hainbat lehergailu egotea basoan. Hori dala-ta larrialdietako zerbitzuek aprobetxau dabe, era horretako objektuak topau ezkero, 112ra deitu behar dala gogorarazoteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!