MENDIA

Domekan, Lemoatxan egingo da BBK mendi martxea

Bea Azpiri 2023ko mai. 18a, 12:38
Lemoatxeko tontorra.

Martxea dala-ta, barikuan mendiaren eta aldaketa klimatikoaren gaineko berbaldia egongo da Kotxepinen eta zapatu goizean, Lemoatx inguruak auzolanean garbituteko deialdia egin da.

Eskualdeko BBK mendi martxea Lemoako Ganzabal Menditaldeari antolatzea tokau jako aurten. Domekan izango da, hilak 21, 09:00etan 1936ko Gudarien Plazatik urtenda. Partaideek 8,3 km-ko ibilbidea egingo dabe Lemoatxatik. 1937ko Lemoatxako batailako lubakien ondotik pasetan da ibilbidea.

Mendi martxan parte hartzeako aldez aurretik emon behar da izena www.bmf-fmv.org webgunean. Ez da izenik emon behar ostera, bezperako ekintzarako. Lemoatxaren inguruko garbiketea antolatu dabe Udalak eta Ganzabalek eta ekintza honetan parte hartzeako 10:00etan egon behar da Elizondoko eleizan.

Barikuan, hilak 19, BBK mendi martxeari lotutako berbaldi bat be egongo da. 20:00etan, Jeronimo Lopezek Hielo, montañas y cambio climático berbaldia eskainiko dau Kotxepin Kultur Etxean. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!