tailerra

Bihar akuarela tailerra egongo da Lemoan 12 urte baino gehiagokoentzat

Bea Azpiri 2023ko mai. 17a, 10:37
EƱaut Aiartzaguena lanean // urluma.wordpress.com

Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak emongo dau Urluma, urmargo tailerra bihar, maiatzak 17, 17:30ean, Lemoako Kulturguneko Artegelan. Ordu biko saioa izango da eta tailerrerako behar dan materiala irakasleak eroango dau. 

Eñaut Aiartzaguena komigintzan, ilustrazinoan eta animazinoan da ezaguna. Hilaren 28ra arte, bere hainbat lan dagoz ikusgai, Kotxepin Kultur Etxean dagoan Euskal Herriko paisaiak erakusketan. Erakusketan, mendiari eta naturari lasai begiratuta, koadernoan akueralaz egindako irudiak batzean dira. “Mendiaz eta naturaz gozatzeko modu asko dagoz eta gurean, presa barik, ingurukoakaz eta momentuaz gozatuten irakatsi izan deuskue beti. Holan sortu zan Urluma, nire lanbidea eta pasinoa buztartzen dituan marka” dino egileak. Horixe ikasteko aukerea izango dabe ikastaroan parte hartzean dabenek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!