Maiatzaren 13an, zapatua, ospatuko da Lemoakustik Fest musika jaialdiaren seigarren edizinoa Kotxepin Kultur Etxearen alboko berdegunean, lorategi eta landaren artean tartekatuko dira musikariak. Aurtengo kartelburuak, Olaia Inziarte abeslaria eta Audience taldea dira. Honeek izango dira oholtzara igoten atzenak, aurretik Arratiako Musika Eskolea, Maria Vaquerizo lemoaztarra, Mugan taldea eta Ghau-ren ikuskizuna egongo dira ikusgai, danak doban.
Aurtengoa, jaialdiaren seigarren edizinoa izango da, 2017an martxan ipini zanetik. Kontzertu akustiko eta formatu ibiltariagaz jaio bazan be, pandemiak eta Kotxepin Kultur Etxe barriak jaialdia aldau dau Izkander Fernandez antolatzailearen arabera: "Pandemiak ekitaldia birdefinidutea eragin eban, eta Lemoatxaren magalera eroan zan, Kotxepin Kultur Etxeko ingurune naturalera. Horreri esker, familientzako soinu eskuragarrien ekitaldi elektriko bihurtu zan". Ordutik, urtean-urtean pisua hartzean joan dan jaialdia dogu Lemoakustik. Igaz, 400 eta 500 persona artean batu zirala dinoe antolatzaileek.
Egitaraua
- 12:00etan, Arratiako Musika Eskolea atzeko landko karpan
- 13:00etan, Maria Vaquerizo aurreko lorategian
- 14:00etan, Mugan, atzeko landako karpan
- 18:30ean, Ghau, atzeko landako karpan
- 20:00etan, Audience, aurreko lorategian
- 21:30ean, Olaia Inziarte, atzeko landako karpan
* Hurreratzen diranak garagardao artisauak eta eskaintza gastronomikoa topauko dabe bertan.