Zapatuan, hilak 6, Lemoako Arantxe auzoko jaiak ospatuko dira egun osoan zehar. Goizeko 11:30ean hasiko dira jaiak, auzoko iturritik botako dan txupinagaz. Eguerdian barriz, auzo bazkaria prestatuten hasiko dira eta 14:30ean hasiko dira jaten. Postrerako, jentea etxetik alkarbanatuteko zeozer eroatera animau dabe antolatzaileek.
Bazkalostean, Briska Txapelketea jokatuko da eta gero, Karretilla Txapelketea arrastian zehar. Amaituteko, iluntzean Tortilla Txapeleketea egingo da eta 20:00etarako egon behar dira aurzketuta bakotxaren platerak. Gauez, musikea eta jantzan egiteko tartea be egongo da.