topaketea

Bihar ospatuko da Lemoako Belaunaldien Arteko Eguna

Asier Abrisketa 2023ko apirilaren 28a

Belaunaldien arteko Elkartasunaren eta Lankidetzaren Europako Eguna dala-ta Udala, eskupelota taldekoak, jubiladuak eta gaztetxekoak batu dira jaia antolatu eta ospatzeko.

Lemoako Udalak, Lemoako Eskupilota Taldeak, Lemoatx jubiladuen alkarteak eta Karabie Gaztetxeak bat egin dabe aprilaren 29an Belaunaldien arteko Elkartasunaren eta Lankidetzaren Europako Eguna ospatzeko. Holan, egun horretan topaketea egingo da eta belaunaldien arteko harremanak saretzeko egun osorako egitaraua antolatu da.

Hasteko, 11:00etan hasita hiru pelota partidu jokatuko dira. Bizkaiko lau t'erdiko txapelketako partidu bi; kadeteen mailako Oregi/Urrutia eta nagusien mailako Aurrekoetxea/Olaguenaga; eta andrazkoen infantil mailako Gaston-Mena/Uriarte-Azkona.

Honeek amaituta, hamaiketakoa egongo da eta 12:30ean, "igel poteo musikatua" egingo da herritik. Ostean, danak batera egingo dabe bazkaria: entsalada, gisadua eta euskal pastela. Gero, bazkalostean Bingoan jolastu eta arrastian, txokolatadea eta erromeria egingo dira, Mugi Panderoa taldeagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!