literaturea

Nagusientzako ipuin kontaketea egongo da bihar Lemoan

Bea Azpiri 2023ko apirilaren 25a

Ines Bengoak, Iosu Lizarragaren akordeoiaren laguntzeagaz, Hotzikara ipuin erotikoen kontaketea egingo dau Kotxepinen, 18:30ean.

Bihar, aprilak 26, 18:30ean, Ines Bengoak Hotzikara izeneko ipuin erotiko kontaketea egingo dau 16 urtetik gorako gazte eta helduentzako, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Iosu Lizarraga akordeolariak ipiniko deutso musikea alkarren artean ondutako kontakizunari.

Hotzikarak gozamen erotikoaren historia kontetan dau eta erotismoaren inguruko topiko asko apurtzeko asmoa dauka. Urtebete egin eban Bengoak kontaketea osotuten daben istorioak bilatzen eta egokitzen.

Lizarragaren musikeak eta Bengoaren ahotsak egoera desbardinak proposatu, personaia ugari aurkeztu eta ikus-entzuleei istorien bitartez bidaia baten sartu daitezan konbitea luzatuko deutsee Hotzikaran pasinoa, zoramena eta umorearen bitartez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!