Lanak, antzerkiaren eta identidadeen gaineko hausnarketea proposatzen dau. Ez da lehenengo aldia Lutxo Egia Bilboko idazlek indentidadeak landuten dituana, Transitoak eta Transitoak II performanceak be sortu eta egin ebazan.
Gilkitxaro
Gilkitxaro antzerki taldeak 1996an hasi eban bere ibilbidea Deustuko Gaztetxean. Orduan gazte kuadrilla batek osotuten eban kolektiboa, baina oin, Ane Zabala eta Galder Perez geratu dira taldeko kide egonkor lez. “Askatasuna eta komedia dira taldearen egiteko motoreak. Askatasuna sormenenean eta antzezteko unean, egitura komertzial edo instituzionalakaz lotura bakoa. Askatasuna, justizia sozialagaz batera izaten da lanen ildoa, komedia landuz. Komedia, ikusleengana hurreratzeko tresnarik eraginkorrena dala sinisten dabelako” dinoe taldekoek euren webgunean.