musikea

ETB1eko SOS Kantak Arriskuan programak saio bat grabauko dau Lemoan

Asier Abrisketa 2023ko apirilaren 14a

Iker Lauroba, Klara Mendizabal eta Lide Hernando aurkezleak.

XX. mende hasikerako kanta bat landu eta berreskuratuko dau, gero abestia herritarrakaz birgrabatzeko. Maiatzaren 3an eta 5ean izango dira grabaketak eta zabalik dago izen-emotea.

Euskal geografia osoko kanta zahar edo tradizionalen ondarea da ETB1eko SOS Kantak Arriskuan programaren langaia. Bigarren denporaldia grabetan dabil oin Klara Mendizabal, Lide Hernando eta Iker Laurobak aurkeztuten daben programea eta zazpi saioetako bat, Lemoan egingo da. Helburua, abesti zahar bat berreskuratu eta herritarrakaz batera, honen inguruko historia argitu eta gero kantetea da.

Holan, saioak aurrera egiteko herritarren laguntzea beharko dau, bai abesteko bai ikusle moduan joateko. Maiatzaren 3a, bakotxaren ahotsak entzuteko eta entsaiatzeko eguna izango da eta maiatzaren 5ean egingo da grabaketea, gauez. Izena emoteko, formularioa zabaldu dau programak. Kantetako, bizia Lemoan egiten dauan jentea topetan dabil jentea, jaiotzaz izan ala ez; publiko lez joateko ostera, ez da zertan lemoaztarra izan behar.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!