Aprilaren 15ean, zapatua, jokatuko da Arlonagusia zelaian Lemoako VIII. Alebin Txapelketea. Goizez, 10:00etatik 13:30era, zein arrastiz, 16:15etik 20:30era, jokatuko dira Lemoako Harrobi taldearen kimuen eta talde profresionaletako kimuen arteko partiduak. Sarrereak bost euroko balioa izango dau, hiru eurokoa bazkideentzako.
Arlonagusian lehiatuko diran euskal talde profesionalen artean Lemoako Harrobi bera, Athletic Club, Real Sociedad, Osasuna, Eibar eta Alaves egongo dira. Bestetik Valladolid, Valencia, Celta de Vigo, Racing, Zaragoza eta Deportivo Alaves taldeetako kimuek be hartuko dabe parte.