Lemoako Kotxepin Kultur Etxearen, Karabie Gaztetxearen eta eleizaren artean dagoan plazan frontoi bat eregiteko proiektua diseinetan hasi dira. Momentuz, proiektua esleitu da eta zirriborroa aurkeztuko da laster, aurrekontua garatu eta eregiteko prozesuaren egutegia zehaztu aurretik. Antxinako moduko estalgi bako frontoi bat egitea da helburua, inguruan integrauta eta danontzako beti zabalik egongo dana.
Saioa Elejabarrieta alkateak azaldu dauanez, "idea da 2023an proiektua diseinau eta danon artean ebaztea zelangoa izan behar dan espazio hori". Holan, diseinuaren eta aurrekontuaren arabera, Udalak balorauko dau ia 2024ko aurrekontuetan proiektua jaso ahal dan.
Eljabarrietak adierazo dau, lehen plaza hori asko erabilten zala, "baina gaur egun ez dauka ezelango erabilerarik, ez dago inor inoz". Beraz, espazio honeri ze erabilera emon prentsetan hasi zan Udala baina eskupelota alkartekoak aurreratu ziran eskakizun bategaz: lehen herri guztietan egoten zan frontoi ez profesional bat zabaldutea. Izan be, kiroldegia zarratuta dagoanean ezin da frontoia erabili eta holan, non jolastu izango dabe frontoizaleek.