musikea

Micek Lemoan aurkeztuko dau bere atzen diskoa

Bea Azpiri 2023ko martxoaren 29a

Miren Narbaiza, Mice // Badok.eus

Barikuan, hilak 31, 20:00etan, Miren Narbaizak, Micek, Lautada bere atzen diskoa aurkeztuko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean.

Napoka Iria taldea itxitakoan, hartu eban Miren Narbaizak (Eibar, 1986) Mice izena,. Izen horregaz 2017an atera eban lehen diskoa, Mice, Joseba Baleztena eta Ilargi Agirregaz. Bigarren diskoa, Zilar printzak 2019an kaleratu eban eta igaz, momentuz atzena, Lautada izenekoa, Lemoan aurkeztuko dauana.

Musikari askok hartu dabe parte Lautada diskoan: Miren Narbaiza, Joseba Baleztena, Ibai Gogortza, Iñigo Telletxea, Aitor Garcia de Bikuña, Julen Postigo, Mikel Santxez, Ilargi Agirre, Felix Buff, Mikel Txopeitia, Iñaki Urbizu "Pela", Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basaguren, hain zuzen be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!