Antzerkia

Umeentzako antzerkia egongo da bihar Lemoan

Bea Azpiri 2023ko mar. 21a, 12:00
Kamishibai estiloko antzerkiaren adibidea.

Miru artisteak, Kamishibai taularatuko dau Kotxepinen, ahozkotasunean oinarritutako paperezko antzerki japoniar tradizionaletik datorren lana.

Bihar, martiak 22, 18:30ean Saioa Ezkerrak, Miruk, 2 eta 4 urte bitarteko umeentzako Kamishibai izeneko ikuskizuna eskainiko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Kamishibai berbeak paperezko antzerkia esan gura dau eta ahozkotasunean oinarritutako japoniar tradizinotik dator.

Kamishibai-a irudi sorta batez osotuta dago, atzekaldean testua daukana. Istorioren bat kontetako edo zeozer irakasteko erabilten da japoniar tradizinoan. Testuen irakurketea, publikoari begirako euskarri baten irudiak ordenean ipinita egiten da. 

Sonia Ezkerra

Sonia Ezkerra da Miru izen artistikoa hartu dauan aktorea. Ipuin kontalari, aktore eta aurkezlea da eta zuzeneko ikuskizunez gainera, Hamaika Telebistan eta euskerazko tokiko sei katetan, umeentzako saioak egiten ditu. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!