hondakinak

Mikel Oterok Bistibietako zabortegiaren gaineko berbaldia egingo dau Lemoan

Asier Abrisketa 2023ko mar. 13a, 11:25

Bihar arrastian hartuko dau berbea EH Bilduren transizino ekologikorako idazkariak Kotxepin Kultur Etxeko plazan.

Pasau dan urte amaieran jakinarazo eban Eusko Jaurlaritzeak Bizkaiko hiru zabortegi barriro hasiko zirala hondakinak hartzean, Igorrekoa eta Bistibietakoa tartean. Holan, urtailean Igorren egin eban berbaldia Mikel Otero EH Bilduko transizino ekologikorako idazkariak eta asteon, Lemoan izango da: martiaren 14an, martitzena, 18:30ean Kotxepineko plazan.

Bertan, hainbat galderari erantzuna emoten saiatuko da Otero: "Nora doaz gure hondakinak eta zelan dagoz zabortegiak?". Lemoako kasuan, kontuan hartzeakoa da FCC enpreseak maiatzean egin ebala Bistibietako zabortegia handituteko eskaerea baina Lemoako Udalak atzera bota eban plana. Halanda be, Jaurlaritzeak 2021eko abenduaren 9ko Legea erabili eban udalerriaren planaren gainetik ebazteko, Tapia Legea moduan ezetuten dan legea.

Baimen hau, Euskal Autonomia Erkidegoan 400.000 tona hondakin biltegiratzeko leku falta dagoalako emon dauala azaldu eban Jaurlaritzeak eta proiektua, 2030erako Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzek Planaren barruan sartu dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!