mundua

Sirian gerreak, blokeoak eta lurrikarak izandako ondorioen inguruko berbaldia egingo da Lemoan

Asier Abrisketa 2023ko mar. 8a, 11:10

Karabie Gaztetxean izango da Siriaren Alde alkartearen berbaldia bariku arrastian, 18:30ean.

2011n hasitako eta oindino amaitu ez dan gerreak ondorio lazgarriak izan ditu Sirian. Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren (SOHR) arabera  600.000 hildakotik gora, milioi bat zauritu baino gehiago eta ia 10 milioi igeslari dira momentuz. Gainera, Baxar al-Assad presidenteak gidatutako gobernua da gerrea irabazten dabilena eta OTAN zein Israel honen kontra dagozanez, herrialdean suntsitutako azpiegiturak konpontzeko zailtasunak ditue, blokeo ekonomikoaren ondorio.

Horrezaz gain, barriki Turkia eta Siria artean gertatutako lurrikareak egoerea txarragotu dau. Turkian kalte handiagoak eta biktima gehiago badagoz be, bertara joan da mendebaldetik heldutako laguntza humanitario gehiena, Siria alboz itxita. Guzti hau salatu eta Siriagaz alkartasuna adierazoteko egingo dabe berbaldia Siriaren Alde alkarteko kideek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!