Zugatz Eguna ospatuko da Lemoan

Asier Abrisketa 2023ko ots. 23a, 12:50

Zezeilaren 25ean, zapatua, 10:00etan Elizondon batu eta zugatzak landatuko ditue lemoaztarrek.

Oingo zapatu goizean lemoaztarrek Zugatz Eguna ospatuko dabe Udalak, Ganzabal Mendi Taldeak eta eskolako Gurasoen Elkarteak antolatutako ekintzeagaz. Ekintza honegaz, Lemoan zugatz gehiago izateaz gainera, familia jarduera honen bitartez txikerrenei "gure ingurune naturalaren eta tokiko espezieen garrantzia erakutsi" gura deutsee.

Horretarako, 10:00etatik aurrera, arbolak landatuko ditue alkarlanean, Elizondon hasita. Ez da aurretik izenik emon behar baina hamaiketakoa egingo da eta hau, bakotxak eroan beharko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!