ANTZERKIA

Atx antzerki konpainiak 'Balbea' bakarrizketea dakar Lemoara

Bea Azpiri 2023ko ots. 23a, 11:20
'Balbea' antzezlanaren eszena bat//Atx teatroa.

Zapatuan izango da Kotxepin Kultr Etxean heriotzearen inguruko antzezlana, 19:00etan.

Zapatuan, hilaren 25ean, 19:00etan, Atx Teatroa konpainiaren Balbea, heriotzearen gaineko antzezlana ikusteko aukerea egongo da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Iñaki Ziarrusta aktoreagaz batera, hiru txotxongilo egongo dira agertokian. Ikuskizuna, helduentzako antzerki bakarrizketea da, tragikomedia bat.

"Balbe" berbeak adiera bi daukaz: bata, herioari emoten jakon izena da; eta besteak, zorte txarra esan gura dau. Istorioak kontetan ditu Gregorioren bizitzaren atzen egunak, delirio eta errealidadearen artean burrukan. Ez dogu jakingo, Gregorio hilda dagoan edo ez, edota agertzen diran beste personaiak, txotxongiloek egiten dabenak, benetan existiduten diran ala ez. Txotxongiloen personaiak urte biko ume bat, zahar etxeko zaindaria eta Heriotzea bera dira. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!