udal hauteskundeak

Esther Iturrioz izango da EAJren Lemoako alkategaia

Asier Abrisketa 2023ko ots. 21a, 11:45

Herritarren "proposamen eta kezkak entzuteko" gaur hasiko dauz auzoz auzo egingo diran batzarrak; Arraibin izango da lehena, 18:00etan

Lemoako EAJ/PNVk aurkeztu dau maiatzean egingo dira Udal Hauteskundeetarako bere alkategaia. Esther Iturrioz Rementeria izango da alkatetzea EAJrentzat berreskuratzen saiatuko dana eta adierazo dauanez, hasia da "gure herria hobetuko daben proiektu errealista eta ilusionagarriak izango dauzan programea landuten".

Iturrioz 1999 urtetik izan da zinegotzi Lemoako Udalean; legegintzaldi bi udal gobernutik eta beste bi oposizinoan. Gainera, EAJtik azpimarratu dabe, Bizkaiko Batzar Nagusietan be badala ahalduna, Kultura, Euskara eta Kirolak zein Ekonomiaren Sustapena batzordeetako kidea baita lemoaztarra.

Alkatetzea berreskuratzeko prozesua Auzoz-auzo entzute aktiboko proiektuagaz hasiko dau. Hurrengo asteetan egingo diran batzarretan, auzotarren "proposamenak eta ardurak" entzun zein herritarrak "aurrez aurre agurtuko" dauz Iturriozek: “Lemoako EAJ-PNVk eta nik neuk uste dogu herri honek asko daukala hobetzeko alderdi guztietan, kohesino eta iraunkortasun erispideen bidetik aurrera eginaz”.

Batzarren hitzorduak:

Zezeilak 21, martitzena

  • 18:00etan Arraibin (Arraibi eta Estazinoa).

Zezeilak 25, zapatua

  • 10:30ean Arrañon.
  • 11:30ean Txiriboketan (Azurreka eta Txitxotegi).
  • 12:30ean Aistin (Aisti eta Landitze).

Zezeilak 28, martitzena

  • 18:00etan Pozuetan (Arantxe, Durandio, Mendieta, Pozueta eta Zubiate).

Martiak 4, zapatua

  • 10:30ean Larrabeitin (Atutxola, Elorriaga, Iturritxe, Larrabeiti eta Makatza).
  • 11:30ean Lemorietan (Agarre, Bolunburu, Haizea, Lemorieta eta Tailerreta).
  • 12:30ean San Inazion.

Martiak 7, martitzena

  • 18:00etan Plaza Gorrian (Elizondo, Intzuntza eta erdigunea).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!