Merkatariak

Lemoako komertzioetan erosteko 30 euroko bonuak zozketatuko dira

Bea Azpiri 2023ko ots. 15a, 11:35

Bonuen zozketan parte hartzeako aukerea izango dabe martiaren 15era arte Lemoako komertzioetan erosketak egiten dabenek, 26 bonu zozketatuko dira.

Parte hartzeako, erosketearen txartela norberaren dautakaz, komertzioan dagoan ureztaontzian sartu behar da. Lemoako komertzio bakotxak 30 euroko bonu bi zozketatuko ditu martiaren 16an. Komertzio baten zozketatzen diran bonu biak komertzio horretan bertan gastetako izango dira. Bonuok aprilaren 15ean iraungiko dira. Komertzio baten baino gehiagoko zozketetan hartu daiteke parte.

Kanpaina honetan parte hartzean daben komertzioak honeek dira: Luzea beauty, Tximeleta gozoki denda, Lezat estetika zentroa, Laiane ileapaindegia, Lemoako Batzokia, Merceria-perfumeria Josier, Amorrortu taberna, Argazkilune, Abrasivos Montero, Kresala kafetegia, Atxeta taberna, Bizkarra okindegia eta Lemoako Farmazia. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!