lana

Enplegurako gune aktibo eta personalizatua ipini da martxan Lemoan

Asier Abrisketa 2023ko ots. 14a, 12:25
argazkia: unsplash.com

Formakuntza eta banakako orientazino saioak egongo dira eta barikuro argitarauko dira enplegu eskaintza barriak. Bihar goizean aurkeztuko da proiektua udaletxean.

Lemoako Udalak Lemoan Lan proiektua ipini dau martxan, lemoaztarrei beharra topetea erraztuteko. "Enplegurako gune aktibo eta personalizatu" legez aurkeztu da proiektua eta honen nondik norakoak hilaren 15ean azalduko ditue udaletxean, 10:00etatik 11:00etara. Lan barik egon eta proiektuan parte hartu gura izan ezkero, lemoanlan@aldalan.com -era idatzi edo 94 602 62 09 telefonora deitu daiteke. Enpresa eta erakundeentzako be badago zabalik telefonoa, ekimenera batzeako.

Proiektua martxan ipini aurretik, Udalak azaldu dau 115 enpresagaz ipini dala harremanetan eta horreetatik, 70 batu dira aktiboki parte hartzeako, sektore askotarikoak: ostalariak, merkatari txiki eta handiak, banka eta aseguruak, prestakuntza, osasuna, industria...

Halanda be, argitu dau Lemoan Lan proiektu pilotu bat dala, garagarrilera arte martxan egongo dana. Izan be, 2023 eta 2026 artean egingo dan "enplegu programa handi eta beharrezkoa" da helburu nagusia. Saioa Elejabarrietak azaldu dauanez, diagnostiko zehatz bat egingo programa pilotu honeri esker: “Hilabete batzuk daukaguz aurretik alkarregaz lan egiteko eta ahalegin bateratua egiteko, eta, horreri esker, lan-munduratzearen arloko emoitzak eta inpaktuak ebaluau ahal izango doguz, eta, zeharka, Lemoan ongizate orokorraren hazkundea ere ebaluauko da, hiru urteko programa bat abian jartzeko, tokiko enpleguari modu iraunkorrean eta zehaztasunez erantzuteko”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!