nekazaritzea

Lemoan ortu ekologiko komunitarioa egongo da

Asier Abrisketa 2023ko ots. 13a, 11:20
Ortu ekologiko komunitarioa Gernikan, Lur 2000 Eko Ortuak.

Udalak "datozan hileetan" ipiniko dauz martxan herritarrentzako ortuak San Inazio auzoan.

Lemoako Udalak jakinarazo dauanez, hurrengo hileetan ipiniko dira martxan ortu komunitario ekologikoak San Inazion. Udalaren lurretan, herritarrek sail bat eskatuteko eskubidea izango dabe, bertan barazkiak landatu eta Saioa Elejabarrieta alkateak azaldu dauanez, "bizi kalidadea hobetuteko". Daborduko udal ordenantzea webgunean argitarauta dago eta hurrengo pausua, udalbatzak proiektua onartutea izango da.

Saioa Elejabarrieta alkateak bideo baten bitartez azaldu dauz solo ekologiko eta komunitarioen onurak. Holan, aisialdia eta terapia emozionala, antxinako lanak berreskuratzea, elikadura osasuntsua eta abar aitatu ditu.

Gainera, gehitu dau proiektuagaz "natureagazko errespetu- eta ulermen-balioak" erakusten dirala eta eginkizun sozial bat be izango dabela. Izan be, gizatalde desbardinak integretako balioko dabe ortuek alkatearen esanetan, "kultura ekologikoa eta konzienziazko ingurumen-hezkuntzea" buztartuten diran bitartea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!