Egunean behin

Lemoaztarrek hasi dabe Egunean Behineko 11. denporaldia

Asier Abrisketa 2023ko ots. 6a, 11:38

Aprilaren 2ra arte jokatuko da herri txapelketea, taldean sartuteko kodea 204F9E da.

Urtailaren 30ean hasi da Egunean Behin galdera jolasaren hamaikagarren denporaldia eta oingoan be, Lemoan taldea osotu da, gero herritarren arteko finala jokatuteko. Denporaldia aprilaren 2an amaituko da eta Udaletik lemoaztarrak animau ditue, herriko taldean parte hartzeako, 204F9E kodea erabilita.

Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean Behin. Egun bakotxean partida bakarra jokatzeko aukerea emoten dau online jokoak. Hamar galdera erantzun behar dira egunero, arineketan gainera, horrek emoten dauzalako puntuak. Holan, Euskal Herriko klasifikazinoan aurrera egitea da helburua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!