berbaldia

Suizidioaren gaineko berbaldia egingo da Lemoan

Asier Abrisketa 2023ko urt. 30a, 12:24
Biziraun alkarteko Agustin Erkiziak Zaldibarren emondako berbaldia//Anboto.org

Karabie Gaztetxean izango da Biziraun alkartearen berbaldia bariku arrastian.

Karabie Gaztetxeko kideek konbidauta, Biziraun Elkarteko kideek Hitz egin dezagun suizidioaz berbaldia egingo dabe zezeilaren 3an, 19:00etan. Hurbileko norbaiten suizidioak mindutako personen alkarteak osasun mental kolektiboa hobetuteko bideratuten ditu berbaldiok, helburua suizidioaren prebentzinoa dalarik. Holan, berbaldian suizidioaren inguruko hainbat mito deseraiki, arrisku egoerak atzemateko hainbat kako azaldu eta elkartea eta egiten daben lana ezagutarazoko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!