ipuin kontalaria

Kostalde giroko nagusientzako ipuin kontaketea egongo da bihar Lemoan

Bea Azpiri 2023ko urt. 24a, 10:36

Kotxepin Kultur Etxean izango da Itsaspetik azalera, azaletik plazara emonaldia, 18:30ean.

Bihar, urtailak 25, 18:30ean, Nagore Leon eta Itziar Saenzek Itsaspetik azalera, azaletik plazara izeneko ipuin kontaketea egingo dabe Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Kostaldeko herrietako poesia, ipuinak, istorioak eta kantuak batuko ditue kontaketa honetan, andren bizimodu eta bizipenak erakutsiz. Izan be, protagonistak sare joste lanetan dabilzan andra indartsu eta umoretsu bi dira.

Sinopsia

Olatuen joan-etorriak ekarten ditu bizibidea eta heriotzea; poza eta tristurea; maitasuna eta gorrotoa... eta aspaldiko kontu eta kantu zaharrak. Mendeetan zehar kresalak jente-artearen azalean itxitako aztarnak bildu eta plazaratuko ditue kontalariek: askatasun eza, derrigortutako ezkontzak, maitasun ukatuak eta andra izate hutsagaitik ezarritako rol derrigortuak. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!