Antzerkia

'Enperadorearen kondaira' itzal antzerkia egongo da Lemoan

Bea Azpiri 2023ko urt. 20a, 10:28

Zapatuan Kotxepinen, arrastiko 18:00etan taularatuko dau umeentzako ikuskizuna Patata Tropikala Antzerki Laborategiak.

Patata Tropikala Antzerki Laborategiak Enperadorearen kondaira 2 eta 12 urte bitarteko umeentzako itzal antzerkia eskainiko dau zapatuan 18:00etan, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean.

Sinopsia

Kondairak dino antxinako Txinan, Kristo aurreko II. mendearen amaieran, Wu-Ti enperadoreak, Wang izeneko bere maitalea galdu ebala heriotzeak eroanda. Enperadoreak asko maite eban eta tristurarik handienak jota geratu zan. Negar eta negar egiten eban eta egunero bere malko bat lurrera jausten zan. Gauak eta egunak pasetan ziran eta ez inork ez ezerk ez eben Enperadorea poztuten. Egun baten, gortean ebatzi eben Wu-Ti Enperadoreari poztasuna itzultzea. Holan jaio zan Itzalen Antzerkia, itzalek, maitatutako personak bizitzara bueltetako ahalmena daukie-ta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!