Karabie GZTX

Igor Meltxorren 'Cabacas' liburuaren aurkezpena atzeratu da Karabie Gaztetxean

Asier Abrisketa 2023ko urt. 19a, 10:38

Horrezaz gain, zapatuan Karabie zaharra omenduteko mokautxoa eta tiragoma txapelketea egingo dabez, erreketearen 24. urteurrenean.

Lemoako Karabie Gaztetxeak ekintza bi izan ditu antolatuta asteon, gaztetxe zaharraren erreketearen urteurrenean. Gaur bertan, hilak 19, Ertzaintzak 2012an pelotakadaz hildako Iñigo Cabacas athleticzalearen inguruko Igor Meltxorren ikerlana aurkeztu behar zan. Hilaren 21ean barriz, zapatua, gaztetxe zaharra omenduteko urteroko egitarauagaz segiduko da.

Gaur iluntzeko 19:00etan aurkeztutekoa zan liburua Cabacas (Zorrotz, 2022) da, Igor Meltxorrek idatzitakoa. Baina atzeratu egingo dala azaldu dabe gaur, monetuz data barri barik. Idazleak berak laburtuko dauz liburuaren pasarte desbardinak: 2012ko aprilaren 5ean gertatutakoa, Cabacasen gurasoen burrukea eta prozesu judizialaren nondik norakoak.

Zapatukoa barriz, erreketearen hogeta laugarren urteurrena, urteroko egitaraua izango da. Eguerdian, 12:00etan batuko dira gaztetxe barrian eta handik joango dira Karabie zaharrera. Bertan, mokautxoa jan eta tiragoma txapelketea jokatuko dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!