Kontzertua

Ether Ensemble taldeak kontzertua eskainiko dau Lemoan

Asier Abrisketa 2023ko urtarrilaren 11

Kotxepin Kultur Etxean izango da "musika klasikotik garaikidera bidaia" dan emonaldia, barikuan iluntzeko 20:00etan.

Ether Ensemble 2018an lantzen hasi eta 2019an egonkortutako taldea da, Musikeneko ikasle eta irakasle batzuek sortuta. Gaur Pau Torres (saxoa), Jose Angel Babiano (pianoa), Garazi Navas (akordeoia) eta Nerea Quincoces (bateria eta perkusinoa) dira taldekideak eta euren sorkuntza prozesua "interpretazinoaren, transkripzinoaren eta sorkuntza propioaren fusino landu batetik" abiatuten dala dinoe.

Emonaldi hau, bidaia bat be izango da, "musika klasikotik garaikidera": "Programa lan propioen multzo bat izango da, bersino batzukaz batera. Estiloa askotarikoa da: klasikoa edo jazza, musika garaikide eta herrikoiagoak (rocka, metala, technoa...)".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!