Mendia

Alex Txikonek lortu dau Manasluko tontorra neguan zapaldutea

Asier Abrisketa 2023ko urt. 6a, 11:22

“Hirugarrenean lortu dogu. Oso nekatuta gagoz, baina guztiz hunkituta. Halanda be, benetako gailurra danok onik behera bueltetan garanean lortuko dogu”.

Hiru negutan saiakerak egin ostean, gaur goizez jakinarazo dau Alex Txikon lemoaztarrak lehenengoz lortu dauala Manasluko tontorrera, 8.163 metro, oxigeno gehiagarri barik heldutea. Nepalen goizeko 09:30ak ziran Txikonegaz batera Pasang Nurbu, Chhapel, Gelu, Maila, Mantere Lama eta Gamje Babu sherpek zortzimilakoa igon dabenean. Simone Moro italiarra be espedizinoaren parte izan da, baina ezin izan da heldu. Bertan egoten atzenak Young-seok Park korearra eta Kami Dorje nepaldarra izan ziran, 1998an.

 

Pasau dan neguan, Txikon zazpi astez egon zan marka bardina lortuteko saiakerakaz baina eguraldi txarra zala-ta, bertan behera itxi eben espedizinoa. Holan, oingoan estrategia aldaketea egin eta lehenengoan lortu dabe tontorrera ailegetea: "Lehenengo bi saiakeretan ikasitakoari esker ebatzi eben aurkezten zan lehen aukerarako prest egon behar zirala. Hori dala-ta, Alex Txikon Himalayako beste proiektu batzuetan murgilduta egon da, egokitzapen egoki bat izatea ahalbidetu deutsa honek", azaldu dau taldeak oharrean.

Aukera hori urtailaren 4an heldu zan eta orduan abiatu ziran gorantza, 5.000 metrotara ipinitako kanpamentutik. Ordutik gaur goizera arte, hiru zatitan egin dabe 8.163 metroetara heltzeako bidea. 6.400 metrotan eta ia 7.000 metrotan hartu behar izan dabe atseden, gaur atzen metroak egiteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!