Karabie GZTX

Bihar bueltauko da Stankeik taldea Karabie Gaztetxeko oholtzara

Asier Abrisketa 2023ko urtarrilaren 4a

2011 urteko Stankeik kontzertua.

2006an hasita, urtero fetxa honeetarako bersortzen da Stankeik, herriko eta inguruko musikariakaz bersino ezagunak joteko.

"Kultura herritik herrira. Ekimen autogestionarioa, munduko kontzerturik popularrena. Kanta bat aukeratu, musikariei pasau, entsegu pare bat eta oholtzara!"

Bihar, urtailak 5, 23:00etan Stankeik taldea barriro batuko da Lemoako Karabie Gaztetxeko taula gainean, "klasiko bat, gabonetako eskaintza kulturalean". Urtean kontzertu bakarra joten dau Stankeik bandeak, izan be, ez da talde bateratu bat. Stankeikeko partaideak urtero aldatuten dira. Lemoako zein inguruko herrietako musikari desbardinakaz banda bat osotzea eta "jenteari bere kanta kutun bat kantetako aukerea emotea" dalako kontzertuaren helburua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!