literaturea

Txema Garcia Paredesek bere atzen liburua aurkeztuko dau Lemoan

Asier Abrisketa 2023ko urtarrilaren 3a

Karabie Gaztetxean izango da bihar Los doce faros del fin del mundo liburuaren aurkezpena, 19:00etan.

Txema Garcia Paredes kazetariak idatzitako atzen liburua da Los doce faros del fin del mundo, Historias de vida en Costa da Morte  -Munduaren mugako hamabi itsasargiak. Bizitzaren istorioak Costa da Morten- artikulu eta erreportajeen bildumea. Lan hau, Lemoako Karabie Gaztetxean aurkeztuko dau egileak berak, urtailaren 4an 19:00etatik aurrera.

Sinopsian azalduten danez, liburu hau bizitza eta heriotzearen bitarteko muga mehetik egiten dan bidaia bat da. Munduaren amaierara bidaiatu eta geure bidaia-bitakora egiteko konbitea. Costa da Morteko jentearen bizipenak argitzen dabezan hamabi itsasargi zeharkatzen dauzan ibilbidea.

Txema Garcia Paredes

1952 urtean Barakaldon jaioa, Txema Garcia Paredesek kazetari lanetan emon dau bizia, lehenengo Egin eta gero Gara egunkarietan. Horrezaz gain, hainbat liburu argitarau ditu: El Salvador: de la lucha armada a la negociación. La huella vasca (Txalaparta, 1993), Miradas en torno al procés: del tablero catalán a la encrucijada vasca (Txertoa, 2018), Lava y ceniza (Txertoa, 2019) sandinismoaren inguruko lana, Amores enREDados (autoedizinoa, 2020) eleberria eta El álbum de los días claros (autoedizinoa, 2021) poemarioa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!